“Herritarrek ariketa fisikoa egitea” sustatzeko eta “bizitza aktiborako herriak eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko” asmoz, Getariako Udalak ariketa fisikoa egiteko eremua jarri du Balenciaga Kalean. Guztira, 3.382,68 euro bideratu ditu proiektura.

Makinek gorputz atal desberdinak lantzeko aukera ematen dute eta udaletik gogorarazi dute horiek “bakoitzak bere ahalmenen arabera” erabiltzea. Bestalde, makinak eremu irekian daudenez eta herritar orok erabili ditzakeenez, modu “arduratsuan” erabiltzeko eskatu die getariarrei udalak.

Argazkia: Getariako Udala