Irailaren amaieran jarriko da martxan Hazilan proiektuaren edizio berria. Ekimena 20-44 urte bitarteko eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonentzat dago bideratuta eta helburua lan munduan murgiltzen laguntzea da. Dagoeneko, zabalik dago izen-ematea eta horretarako Udal Elkartearen egoitza elektronikoan dago eskuragarri izen-emate orria. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu dezakete.

Gehienez 16 partaidek parte hartu ahal izango dute ekimenean; pertsona gehiagok emango balute izena, hautaketa prozesua egingo litzateke.

Ekimenaren inguruko xehetasunak eman asmoz, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du. Bilera bihar, irailaren 16an, 11:00etan izango da. Gotomeeting plataformaren bitartez, saioa “online” egingo da. Bertan parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena. Horretarako, interesatuak ondorengo galdetegia bete beharko du.

Lotutako albisteak: