Denboraldiko azken entrenamenduari modu berezian ekin diote Esperantzako arraunlariek. Herritarrak portura jaitsi dira, banderak eskuetan eta kamisetak soinean, arraunlariei indarra ematera. Izan ere, asterburuko bi estropadak oso garrantzitsuak dira getariarrentzat, horietan erabakiko baita datorren urtean KAE1 Ligan jarraituko duten ala TKE Ligara igoko diren.

Irudietan ikus daitekeen modura, “ama birgina”ren inguruan herritar ugari batu da eta Esperantza ohiukatuz nahiz txaloak joz agurtu dituzte arraunlariak.

 

 

Lotutako albisteak: