Irailean hasi eta azaroa bitartean, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko kultura eta sormen arloko eragileentzat hainbat prestakuntza saio antolatu ditu. Alde batetik, SPRIren zerbitzuaren baitan, bost prestakuntza-tailer emango dira. Ekimenaren helburua da, euren jardueretan teknologia berriak ahalik eta etekin handienarekin txertatu ditzaten, KSI (Kultura eta Sormen Industriak) alorreko ekintzaileei, autonomoei nahiz enpresa txikiei baliabideak eskaintzea.

Lan-saio bakoitzean teknologia berrien alorreko alderdi zehatz bat landuko da. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Udal Elkartearen egoitza nagusian, 09:30etik 12:30era. Hauxek dira prestakuntza tailerrak: irailaren 22an, Ticket Bai; irailaren 29an, Kudeaketa Digital Optimizatua; urriaren 13an, Presentzia aktiboa Interneten; urriaren 27an, Zerbitzuak kanal berrietan saltzea eta eskaintzea; azaroaren 11n, Arindu zure negozioa gailu mugikorraren erabilera adimentsuaren bidez. 

Sektore tradizionalekin elkarlanean

Sektore tradizionaletako enpresen eta elkarteen erronkei erantzuteko, bi esku-hartze burutuko dira kultura eta sormen alorreko profesionalen bitartez. Urriaren 18an, KSI alorreko profesionalei esku-hartze prozesuei buruzko formazioa eskainiko zaie. Saioa Udal Elkartearen egoitza nagusian egingo da, 09:30etik 12:30era. Bigarren lan-saioa, berriz, metodologiari buruzkoa izango da eta KSI alorreko profesionalez gain, egitasmoan parte hartuko duten bestelako sektoreetako enpresek ere parte hartuko dute. Bigarren bilera urriaren 25ean egingo da; 09:30etik 13:30era.

Egitasmoan parte hartu ahal izateko ondorengo datuak bidali beharko dira 943 890 808 telefonora edo enpresa@urolakosta.eus posta elektronikora: enpresaren izena eta IZK, harremanetarako pertsonaren izen abizenak, posta elektronikoa eta telefonoa.