Ikasturte berriko lehen ekitaldia egingo du larunbatean, irailak 25, Urritza Aisialdi Elkarteak. Oraingoa, gainera, elkarlanean gauzatuko du, astronomia tailerrean alboan izango baititu Aranzadi Zientzia Elkartea eta Elkano 500 Fundazioa.

Lehen Hezkuntzako lau mailatako haurrek hartu ahal izango dute parte ekintzan, bigarrengotik bosgarrengora artekoek, hain zuzen ere. 10:30ean elkartuko dira frontoian, baina edukiera mugatua izango denez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako urritza.ae@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da irailaren 22a baino lehen.