Egun horietan, urrian hasi eta maiatza bitartean martxan egongo diren ekintza guztiak probatzeko aukera izango dute herritarrek. Kiroldegitik azaldu dutenez, “adin tarte guztientzat prestaturiko aktibitateak proposatu dira: spinninga, pilatesa, hirugarren adinekoentzat pilatesa, yoga, aerobika, zumba, hipopresiboak, judoa, karatea, defentsa pertsonala eta boulderra”.

Bestalde, nabarmendu dute, “berrikuntzen artean helduentzat boulderra, hipopresiboak eta defentsa pertsonala” daudela. Eskalada edo boulder ikastaroari dagokionez, lau urtetik gorako haurrek eman dezakete izena eta Esther Cruz, boulderrean hainbat urtez Euskadiko txapelduna izandakoa, izango da irakaslea.

Ate irekietan parte hartu nahi izanez gero, aurrez eman behar da izena. Horretarako, interesatuek kiroldegira bertara joan edo deitu egin beharko dute (943 140 432).