15 parrillerok parte hartu zuten Ameztoi Txakolindegian jokatu zen Maestro Parrillero lehiaketako finalean. Bilboko Txakoli Simon jatetxeko Oscar Garcia izan zen irabazlea. Bigarren postua Gaztela eta Leongo El Arco jatetxeko Gabriel G. Albercarentzat izan zen; hirugarrena, berriz, Madrilgo AI188 jatetxeko Jose Dos Santosentzat.

Haragian espezializatutako espainiar estatuko jatetxe eta parrilleroek parte hartu dute txapelketan. Hala, lehiaketaren helburua da behi txuletak parrillan ondoen prestatzen dituzten sukaldariak saritzea.

Autonomia erkidego desberdinetan hainbat kanporaketa jokatu zituzten. Orotara, 200 partaidek baino gehiagok parte hartu dute txapelketan. Bestalde, finaleko 12 epaimahaikideen artean zeuden, Elkano jatetxeko Aitor Arregi eta Ameztoi upategiko Inaxio Ameztoi.

Argazkiak: @parrilleros_spain