Bihar hasiko da abenduaren 12a arte, alegia, 11 astez, luzatuko den denboraldia. Orain arteko funtzionamendu berdinarekin jarraituko du euskal tribial ezagunak: partaideek egunero hamar galdera erantzun beharko dituzte eta helburua da, ahalik eta erantzun gehien asmatzea ahalik eta denbora murritzenean.

Denboraldi honetan ere hainbat sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean: telebista, mugikorrak… Babesle nagusia EITB Taldea izango da, eta finala, abenduan, ETBn, zuzenean egingo da. Egunean Behin aplikazioak arrakasta ikaragarria izan du euskaldunen artean. Aurreko sasoian, egunero, 60.000 lagun aritu ziren lehian. Horrez gain, 20.000 talde aktibo inguru daude.

ARTZAPEk sortutako Getaiarrak taldea ere martxan jarriko da bihar. Gaur-gaurkoz, 259 partaide gaude bertan. Lehiakide gogorrak daude eta lehenengo postuak lortzeko borroka estua izaten da. Oraindik ez bazara Getaiarrakeko kide jarraitu hurrengo pausoak eta batu zaitez taldera:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zure profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F.