Datorren ostegunean, 18:30etik 20:00etara, Ulpiano aretoan egingo da parte-hartze saioa. Udaletik azaldu dutenez, bertan, klima aldaketa oinarri hartuta, herritarrekin “ikuspegi partekatua” eraikitzea da asmoa.

Parte-hartze prozesurako deialdiarekin batera, herritarrak klima-aldaketak Getarian eragin ditzakeen ondorioez ohartarazteko, hainbat datu azpimarratu ditu udalak. Itsas-mailari dagokionez, “2045 urterako Getarian itsas-maila 17 cm igotzea espero da” eta “2100 urtera begira, igoera 49-80 cm-koa izan daiteke”. Tenperaturari dagokionez, berriz, “mende amaierarako 3,3ºC igotzea espero da”.