Kofradia zaharraren aurreko errepidea asfaltatuko du Portu Agintaritzak. Lanek iraun bitartean, “errepidearen zati hori itxita egongo da eta trafikoa errepidetik beharrean aparkalekuen eremutik igaroko da”, azaldu dio ARTZAPEri Haritz Alberdi alkateak. Hori dela eta, bihar, 07:30etik aurrera, ezin izango da Kofradia zaharraren aurreko eremuan ibilgailurik aparkatu.