Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi, FRAPeko beste hiru kiderekin batera, hil zituztenetik 46 urte bete ziren atzo. Haiek gogoratzeko ekitaldiak egin zituzten han hemenka, baita Getarian ere. Harmanaka herritar bildu ziren plazan, “independentziaren bidean, aski indar eta grina” dutela adierazteko. Eragindako mina aintzat hartzen dutela azaldu zuten, baita Espainiaren eta Frantziaren menpe ez dagoela etorkizunik ere. Hargatik, “sozialismoan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako euskal errepublika” aldarrikatu zuten.