Gaizka Gorostiaga eta Ane Ezenarrorekin izan gara eta Elkanoren Lehorreratzearen inguruan egingo den parte-hartze prozesuaren berri eman digute. Eurak talde-eragileko bi kide dira eta azaldu digutenez, talde horren helburua da etorkizuneko lehorreratzearen inguruko hausnarketa egitea.

Talde-eragileaz gain, datozen asteetan, herritar desberdinei zuzendutako bilkurak antolatu ditu udalak. Kolektibo jakin batzuei bideratutako bi orduko saioak izango dira, 18:00etatik 20:00etara: lehenengoa, datorren asteartean, urriaren 5ean, gazteena egingo da; urriaren 13an, asteazkena, ekintzaileena; eta urriaren 20an, asteazkena, emakumeena. Nerabeentzako saio bat era izango da baina oraindik ez dute datarik zehaztu.

Saio horietan parte hartzeko aukerarik ez dutenentzat, urriaren 28an, ostegunean, mintzodromo bat egingo dute. Asmoa da, lehorreratzeaz hitz egiteko, 50-60 getariarrekin saio ireki bat egitea.

 

Lotutako albisteak: