Martxan jarri dute 2021-2022 ikasturteko Mintzalagun programa. Ohi moduan, euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartuko dira, astean ordubetez, euskaraz aritzeko. Talde txikiak izango dira, eta beraiek erabakiko dute zein jarduera egin.

Egitasmoan parte hartzeko, Urola Kostako AEK euskaltegietan edo Zarauzko Udal Euskaltegian, 625 485 215 telefono zenbakian edo urolakosta@aek.eus helbidean eman daiteke izena.

Gainera, antolatzaileek iragarri dute aurrez aurreko eskaintza osatzeko, urriaren amaieran, online taldeetan parte hartzeko aukera eskainiko dutela.