Euskalmeten arabera, iraileko batez besteko tenperatura 1981 eta 2010 bitartekoa baino 1,4 °C altuagoa izan da. Itsasertzean, bataz besteko tenperatura 20 ºC ingurukoa izan da, uztailean eta abuztuan erregistratutakoa baino ia gradu bat altuagoa. Hala, aurtengo iraila XXI. mendeko seigarren beroena izan da –beroena 2006koa izan zen–.

Kantauri isurialdean, irailaren 6a izan zen egunik beroena. Hala ere, hilabete beroa izan arren, intsolazioa espero zena baino % 6-12 baxuagoa izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoan hilabetea hezea izan da; Urola Kostan, zehazki, oso hezea. Orokorrean, XXI. mendeko hirugarren irail euritsuena izan da, 2009koaren eta 2004koaren atzetik. Normalean baino egun gehiagotan egin du euria: itsasertzean, hamabi egunetan eta gainerako eremuetan, zazpi egunetan. Intentsitate handiko prezipitazioak izan dira. Hala, ordubeteko nahiz hamar minutuko denbora tartean, jasotako euri kantitateak XXI. mendeko errekorrak hautsi ditu. Horietako batzuetan, iraileko errekorrak ez ezik, beste hilabete batzuetakoak ere gainditu dira.

Irailean zehar, Segurtasun Sailak 10 abisu hori aktibatu ditu: zazpi prezipitazio handiengatik, bi tenperatura altu iraunkorrengatik eta bat sute arriskuagatik.