Joan den igandean, 2.000 korrikalarik baino gehiagok hartu zuten parte Donostiako maratoi erdiaren 20. edizioan. Kirolariek 21 kilometroko probaz gain, hamar kilometrokoa egiteko aukera izaten dute: lehenengorako, 2.000 pertsonek eman zuten izena; bigarrengorako, berriz, 1.000k. Hala ere, lasterketan ez zuten guztiek parte hartu.

Partaideen artean izan zen Asier Medina getariarra. Hamar kilometroko proban hartu zuen parte eta sailkapeneko lehenengo postuetan amaitu zuen lasterketa. 33 minutu eta 31 segundoko denbora eginez, seigarren sailkatu zen; irabazlearengandik, Kamel Ziani oriotarrarengandik, minutu bat eta 45 segundotara.

Argazkia: utzitakoa