Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean datorren urtean getariarrek ordaindu beharko dituzten zergen egutegia. Hala, gaurtik, zerga bakoitza noiz ordaindu beharko duten jakin dezake herritarrek –Udalak egutegi hori egiten duen lehenengo aldia da–. Hauxe da onartutako egutegia:

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko urriaren 1etik azaroaren 10era.
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko maiatzaren 5etik uztailaren 5era.
  • Bide publikoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa:
    • Merkataritza jarduerak garatzeko: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko abuztuaren 20tik urriaren 20ra.
    • Espaloi barreneko ibilgailuen sarrera: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko urriaren 20tik abenduaren 20ra.
    • Bestelako erabilerarako tasak: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko abuztuaren 20tik urriaren 20ra.
  • Portuko TAO tasa: lau hilabetetan zehar ordaindu beharrekoa 2022ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte
  • Udaleku irekiak: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko ekainaren 1etik 25era.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kuotak: hilero ordaindu beharrekoa, hurrengo hilabeteko 25. eta 30. egunen artean.
  • Musika, pintura, bertso… ikastaro-kuotak: hilero oraindu beharrekoa, hurrengo hilabeteko 1. eta 10. egunen artean.
  • Jaietako egitarauaren publizitatea: urtean behin ordaindu beharrekoa 2022ko urriaren 1etik azaroaren 30era.

Ordainketa epea larunbatarekin edo jaiegunarekin amaitzen bada, hurrengo egunera arte luzatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, zerga bakoitza ordaintzeko epea hasi eta lehenengo egunean, zuzenean, zergadunak aukeratutako finantza entitateko kontu korrontetik kobratuko ditu udalak. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira. 

Ordainketa helbideratzeko bi modu daude: udaletxera deituta (943 896 024) edo Getariako Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez eskaera eginda.