Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Getariako Udalaren laguntzarekin, 2021-2022 ikasturtean ere, Getariako gaztetxoei zuzendutako bertso eskolak emango dira. 11 eta 16 urte bitarteko herritarrek eman ahal izango dute izena eta joan den ikasturtean bezala, Libe Goenaga bertsolari getariarrak emango ditu klaseak.

Izen-ematea urriaren 19a baino lehen egin beharko da 943 89 60 24 telefono zenbakira deituta edo gipuzkoa@bertsozale.eus nahiz kultura@getaria.eus helbide elektronikora idatzita. Matrikulazioak 50 euroko kostua du.