Argitaratu berri duen Go to hell diskoaren aurkezpen kontzertua emango du bihar Onlifly talde getariarrak gaztetxean. 22:30ean hasita, getaiarren aurretik, Comic Sans talde donostiarraren txanda izango da.

LABIk hartutako azken neurriei jarraituz, edukiera mugarik ez da egongo eta ikusleek maskararekin baina zutik gozatu ahal izango dute kontzertuaz; horrez gain, sarrera doakoa izango da. Pandemia garaia hasi zenetik, biharkoa izango da gaztetxean egingo den lehen kontzertua.

 

Lotutako albisteak: