Deskonektatu elektriketatik! lelopean, argindarraren prezioaren etengabeko gorakada salatzeko, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako hainbat elkartek eta erakundek itzalaldia eta kazerolada egitera deitu dituzte herritarrak. Deialdia gaur gauerako egin dute; 22:00etatik 22:30era.

Getariako hainbat elkartek bat egin dute Deskonektatu elektriketatik! ekimarekin: Jubilatu eta Pentsiodunen Mugimenduak, Getaiko Gaztetxiak, Mariñak Feministen Taldeak, Indauxeko Langileen Batzordeak, LABek, ELAk, Getariako EH Bilduk eta Getariako Udalak. Hala, 22:00etan herriko plazara bertaratzeko deia luzatu diete getariarrei. Udalak jakinarazi duenez, denbora tarte horretan, frontoiko, plazako eta berdura plazako argiak itzalita egongo dira.

Bi aldarrikapen nagusi egingo dituzte. Alde batetik, “bizirauteko oinarrizkoa den argindarraren zerbitzuak publikoa eta gardena izan behar” duela, eta ez enpresa pribatuen “menpekoa”. Bestetik, “prezioei mugak jartzeko eta oztopoak gainditzeko, estatuko beste nazioek bezala, Euskal Herriak tresna propioak berreskuratzea beharrezkoa” dela aldarrikatuko dute.

Argazkia: Argia