Joseba Aurkenerena idazle eta irakasle donostiarrak Patxi Idiakez Indoren afera artikulua argitaratu du ZuZeu atarian. 1932ko otsailaren 15eko gertaera baten eta hark sortutako eztabaidaren inguruan landutako testua da. Aurkenerenak idatzitako testuaren arabera, gaztelania hutsean (Idiakezek eta lekuko ugarik ulertzen ez zuten hizkuntzan) egindako epaiketa baten ostean, Ziriako Gatxaga errepublikazalea hiltzeagatik, hogeita bat urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Patxi Idiakez abertzale getariarrari.

Gertaera horrek “Hego Euskal Herria astindu zuen, euskararen ukazioa garbi agertzen zuelakoan, eta abertzaleek sutsuki defenditu zituzten bai Idiakez eta bai euskara”, dio Aurkerenak. Artikulua oso irakurtzeko klikatu hemen.

Argazkia: ZuZeu