Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako hainbat elkarte eta erakundek deituta, argindarraren prezioaren etengabeko gorakada salatzeko, itzalaldia egin dute bart han-hemenka. Deskonektatu elektriketatik! lelopean, hainbat getariarrek bat egin dute ekimenarekin 22:00etatik 22:30era. Argindarra kentzeaz gain, kazolak eskuetan, udaletxe aurrean bildu dira, zarata eginez, salaketa egitera.