Ideia berritzaile eta freskoen zale, ARTZAPEko Txapakalezka ataleko sortzaileak bueltan ditugu. Beñat Gerekak, Aitor Irigoienek eta Mikel Mujikak, oraingoan “Aisterrazuko Mandiyotik Ximelen umore txorrotxa” lagun dutela, sormenak ez diela nekerik eragiten erakutsi digute eta idatzitik podkastera egin dute salto. Ohi moduan, “herriko gai ezberdinak jorratu eta pertsonaien berri emango dugu”, azaldu dute.

Dagoeneko osatu dute lehen saioa, diskoa atera berri duen Onlifly taldeko Aitor Garmendiarekin. Go to hell lanaz ez ezik, herriko musika zein gaztetxe mugimenduaz eta Errealaz jarduten dute. Bestalde, herria eta musikari buruzko hausnarketa egin du Aitor Irigoienek.

Podkastak www.artzape.eus egongo dira entzungai hilero, berriena hasierako orrian. Hona, lehenbiziko podkastaren zatitxo bat: