Badira aste batzuk Getariako gaztetxea Onliflyren kontzertua prestatzen hasi zela. Pasa den astean alarma egoera bertan behera uzteak erraztu egin ditu gauzak, bai antolatzaileentzat bai ikusleentzat, eta bertako talde batekin jarri dituzte berriro martxan Gaztetxeko ekintzak.

Larunbat gaueko kontzertuan, ezin hobea izan zen herritarren erantzuna eta oso bero hartu zuten etxeko taldea. Onliflyk atera berri duen Go to hell diskoa aurkeztu zuen. Getariarrekin batera, Comic Sans taldea igo zen oholtzara.