Euskaltzaindiak igandean jakinarazi zuen Kaxildo Alkorta euskaltzain urgazle getariarra hil dela. Berrogei urte baino gehiagoan Portugaleten eta gero Bilbon bizi izan zenez, Basurtuko (Bilbo) beilatokian egin diote beila, eta gaur arratsaldean, 18:30ean, emango diote azken agurra Getariako Salbatore elizan.

Urte hasieran, otsaileko ARTZAPEn, egindako elkarrizketan azaldu zigun Filosofian lizentziatuta joan zela Bilbora. Sestao eta Portugaleteko ikastolen sorreran parte hartu zuen, eta hamar urteren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP) hasi zen itzultzaile gisa. Bizkaiera aztergai duen Mendebalde Kultura Alkartean zebilela, bizkaierazko hiztegi bat egiteko eskatu zien Euskaltzaindiak hainbat kideri. Hargatik izendatu zuten euskaltzain urgazle 2013an.

 

Argazkia: Euskaltzaindia.

 

Lotutako albisteak: