Bihar amaituko da Urritzak datorren igandean egingo duen mendi irteeran izena emateko epea. Haur Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako haurrei nahiz Lehen Hezkuntzako aurrenengo mailakoei bideratutako ekintza izango da. Izen-ematea urritza.ae@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin behar da.

Partaideak 10:00etan elkartuko dira plazan eta San Prudentzio auzora joango dira oinez. Bertan, jolasak egingo dituzte eta bueltan, herrira itzuliko dira.