Ketako areto futboleko taldeak gaur jokatuko du denboraldiko hirugarren jardunaldia. Getariarrek etxean neurtuko dituzte indarrak Laskorain K.E.ren aurka; 20:30etik aurrera, Sahatsaga kiroldegian izango da hitzordua. Aurrenengo bi partidak galdu egin dituzte, eta momentuz, sailkapenean, hamabigarren lekuan daude.

Asteburu honetan, futboleko gorengoen mailan diharduen taldeak, berriz, atsedena izango du. Erritmoa hartzea kostatzen ari zaie getariarrei; denboraldia hasi zenetik, bost jardunaldi jokatu dituzte eta bakarra irabazi dute – beste hiru partida galdu dituzte eta bi berdindu–. Gaur gaurkoz, lau punturekin, sailkapen orokorrean, seigarren postuan daude getariarrak. Hiru puntuko tartearekin, aurretik dute Astigarragako Mundarro FKE. Getariarren puntuazio berdinarekin, usurbildarrak dituzte atzetik; hala ere, azken horiek Ketak baino jardunaldi bat gutxiago jokatu dute.

Saskibaloi taldea ere laster martxan

Aurten ere Euskadiko gizonezkoen bigarren mailan lehiatuko da Keta Sharks saskibaloi taldea. Urriaren 23an, datorren larunbatean, ekingo dio denboraldiari eta Leioan izango du lehenengo hitzordua Askartza Claret taldearen aurka.