Bolada onari eutsi dio Iruenek Egunean behin jokoan, eta Getaiarrak taldeko irabazlea izan da hirugarren astez. Oraingoan, gainera, marka berria ezarri du, 559,69 puntu eskuratu baititu. Asteko sailkapenean bigarren Ibanau izan da, 502,61 punturekin, eta hirugarren, Kajutei 499,70 punturekin.

Ezer gutxi aldatu da taldearen sailkapenena, izan ere, Iruenek jarraitzen du gorengo postuan, 2.170,74 punturekin. Bigarrena da Kajutei 1.942,68 punturekin eta hirugarren Oier IA 1.917,04 punturekin.

 

Lotutako albisteak: