Nor den Salbera eta nor Itsaskabra jakiten lanak izango genituzke geuk ere, baina argi dugu beraien egitekoa: gizartean gertatzen diren kontuez beraien ikuspuntua ematea. Elkarri gaia jarriz aritu izan dira orain arte, baina pauso bat gehiago eman eta zuek, irakurleok, sartu nahi zaituztete beraien jokoan.

Hala, aurrerantzean, webgunearen edo sare sozialen bitartez, gaiak proposatu ahal izango dituzue eta haietakoren bat aukeratuko dute Zigor Saizar eta Jon Ander de la Hozek ARTZAPE aldizkariko zutabea lantzeko. Hau da, elkarri erantzun beharrean, zeuek nahi duzuen gai horri erantzungo diete.

Ausartzen al zarete etxean, lagunartean zein kalean hizketarako gai dituzuen horiek zabaltzen? Prest al zaudete zeuen iritzi bera edo bestelakoren bat jasotzeko? Hilero, azken bi asteetan horretarako aukera jarriko dugu webgunean, Facebooken nahiz Instagramen, beraz, adi!

Albiste honen iruzkinetan has zaitezkete gaiak proposatzen.