Adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da Atzegi. Familia talde baten eskutik, 1960. urtean sortu zen. Orduz geroztik, lanean dihardute adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde.

Atzegizale kanpainaren baitan, lau bideo laburren bitartez, pertsona desberdinen testigantzak eta esperientziak jaso dituzte. Bideo horietako batean, Amaia Fesser eta Sara Urbieta getariarrek hartu dute parte eta euren arteko laguntasunaren inguruan aritu dira solasean.