Herenegun Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri modura, hemendik aurrera astean bitan, astelehenetan eta ostegunetan, argitaratuko du txosten epidemiologikoa Osasun Sailak. Hala, gaurko datuen arabera, 1554,77tik 1272,08ra jaitsi da herriko intzidentzia-tasa. Izan ere, astelehena eta asteazkena bitartean, kasu bakarra atzeman du Osakidetzak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ordea, intzidentzia-tasak gora egin du. Astelehenean, 196,25ean zegoen, gaur, berriz, 232,08an. Atzo, orotara, 8.099 PCR eta antigeno proba egin eta 691 positibo atzeman ziren, bezperan baino 466 proba eta 164 positibo gehiago.

Ospitaleetako egoerak antzeko jarraitzen du. Gela arruntetan 114 gaixo daude erietxeratuta, bezperan baino bi pertsona gutxiago; ZIUetan, berriz, 30 pertsona daude koronabirusak jota, aurreko egunean baino bat gehiago.

Lotutako albisteak: