Gipuzkoako EAJk jakinarazi duenez, Espainiako Diputatuen Kongresuak 150.000 euroko diru-saila jasoko du 2022ko aurrekontuetan Getaria eta Zumaia arteko oinezkoen pasealekuaren proiektua idazteko.

Joseba Agirretxe Kongresuko diputatuak azaldu du jeltzaleek egindako 41 zuzenketa partzial onartu dituztela aurrekontuetan, tartean kostako bi herriei eragiten dien hau. Euskal itsasertzeko proiektuetarako diru-sail gehiago onartu direla  gaineratu du.