Eusko Juarlaritzak pasa den astean eskatu zion EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari jatetxe, dantzaleku eta aisialdi guneetan COVID ziurtagiria eskatu ahal izateko baimena. Epaitegiak, ordea, ukatu egin dio gaur goizean, hortaz, establezimenduen jabeek ez dute ziurtatu beharko bezeroek dokumentu hori duten.

Euskal Gobernuak azken 14 egunetan 150etik gorako intzidentzia tasa duten EAEko herrietan ezarri nahi zuen ziurtagiriaren derrigortasuna. Eremu horietan, 50 pertsona baino gehiagorentzako lekua duten jatetxeetan, diskoteketan, ikuskizundun dantzalekuetan, musika tabernetan zein taberna berezietan –22:00etatik aurrera– eskatzea nahi zuen.

Getariako joera, beherantz

Pasa den asteko azken neurketan 1.272,08ko intzidentzia tasa zuen Getariak; gaur, aldiz, 1.095,41ekoa. Osakidetzak emandako datuen arabera, sei kasu atzeman ziren ostegunean, bana ostiralean eta larunbatean, eta bi atzo, igandean.

 

Lotutako albisteak: