Getariako Udalak pasa den uztailean genero indarkeriaren aurkako eranskailuak banatu zituen etxe atarietan jartzeko. Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeariaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, egitasmoarekin jarraituz, pegatina gehiago banatuko ditu.

Atarietako arduradunei gutun bat helarazi diete, gogoraraziz “indarkeria matxista giza eskubideen urraketarik larrienetarikoa” dela eta konponbidean denok eragin dezakegula. Hura jasaten dutenei hurbiltasuna eta babesa adierazteko, eranskailua eskaratzeko lekurik deigarrienean jartzeko eskatzen zaie. Pegatinan dago, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak genero indarkeriaren biktimentzat jarritako telefono zenbakia.

Tximeletak liburutegian

Azaroan zehar, “jendarte justu eta parekideago bat aldarrikatzeko” tximeletak ari dira egiten liburutegian. Nahi duenak bertan du horiek sortzeko materiala, nahiz eta etxetik eginda ere eman daitezkeen. Sortutakoekin, liburutegia apaintzen ari dira.

Horrez gain, “hausnarketarako txoko feminista” sortu dute, gaiarekin lotutako liburuen blduma.

 

Argazkia: Getariako liburutegia.