Egun bat beranduago izan arren, Pepita Enbil Musika Eskolako kideek ospatu dute aurten ere Xixili Eguna. Beraien instrumentu, abilezia eta urduritasunak kalera atera zituzten atzo, eta emanaldia eskaini zuten Berdura plazan. Adin ezberdinetako ikasleek hartu zuten parte jendaurrekoan, bakoitza ikasten ari den instrumentuarekin.