Egungo osasun egoeragatik Euskararen Egunerako antolatuta zegoen bertso-afaria bertan behera gelditu arren, bertso-saioarekin aurrera jarraitzea erabaki dute ekitaldiaren antolatzaileek.

Emanaldia, aurreikusita zegoen bezala, Euskararen Egunean egingo da, hau da, abenduaren 3an, 22:00etan, Getaiko Gaztetxian. Libe Goenaga, Danel Olano, Jon Ander De la Hoz, Joseba Otaegi eta Aitor Salegi izango dira saioko bertsolariak, Ane Ezenarrok egingo ditu, berriz, gai-jartzaile lanak. Sarrera doakoa izango da, gaztetxearen edukiera bete arte.