Euskararen Egunaren harira, Urritza Aisialdi Elkarteak Euskal ginkana antolatu du Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako haurrentzat. Ginkana azaroaren 27an, 16:30ean, izango da eta parte hartu nahi dutenek, bihar, azaroaren 26a arte, izango dute izena emateko aukera, urritza.ae@gmail.com helbide elektronikora idatzita.