Santa Zezilia egunaren inguruan egin ohi diren ekitaldi musikalen harira, Getariako Musika Bandak kontzertua emango du igande goizean. Lehenik, 09:30ean hasita, bandaren eskutik, diana egingo da Getariako kaleetan barrena. Ondoren, 12:30ean, kontzertua emango du Salbatore elizan. Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, Opera flamenca (L. Araque), Doppelten Dings (R. Allmend), Carmen suite (Tohru Takahashi), Kantaldia (Iñaki Urkizu) eta Caravan (Naohiro Iwai) kantak interpretatuko ditu Getariako Musika Bandak.

Abesbatzen kontzertuak

Bandaren kontzertuaz gain, Musika Parrokian ekitaldiaren barruan antolatutako beste bi kontzertu egingo dira asteburu honetan Salbatore elizan. Gaur arratsaldean Donostiako EASO Abesbatzak abestuko du, bihar, berriz, Astigarragako Eragiyok Abesbatzak. Biak ala biak, 20:30ean izango dira.