Euskararen Egunaren harira, abenduaren 5ean, igandean, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana ikusteko aukera izango da Getarian. 19:00etatik aurrera, Iturzaeta aretoan egingo da emanaldia. Sarrerak gaurtik aurrera daude erosgai, bost euroren truke, turismo bulegoan.

Erika Olaizolak, Iraia Eliasek eta Amancay Gaztañagak zuzendutako eta antzeztutako obrak Esmeralda, Ines eta Ursula ditu protagonista. Sinopsiak honelaxe laburbiltzen du antzezlean kontatzen dena: “Arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisanez, pastez, azukrez eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?”.

Lotutako albisteak: