Osasun Sailaren txosten epidemiologikoaren arabera, ostegunaz geroztik, hogei koronabirus kasu izan dira Getarian. Atzo zenbatu zituen Osakidetzak kasu gehien; hain justu, zazpi. Larunbatean, ostiralean eta ostegunean, hurrenez hurren, bost, bi eta sei kutsatu identifikatu zituzten. Hala, intzidentzia-tasak koska bat egin du gora eta 1.413,43an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere, intzidentzia-tasak gora egin du eta, gaur-gaurkoz, 471,56an dago. Atzo, 6.389 PCR eta antigeno proba egin eta 663 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 310 proba eta 155 kutsatu gutxiago. Positibo-tasa, berriz, %10,4koa da (aurreko egunean, %12,2koa).

Erietxeei dagokienez, egoerak okerrera egin du. Koronabirusak jota 214 lagun daude ohe arruntetan, bezperan baino 16 gaixo gehiago, eta ZIUetan, berriz, 47, aurreko egunean baino bi gehiago.

 

Lotutako albisteak: