Indartsu ekin dio denboraldiari Irati Idiakez snowboarderrak. Izan ere, banked slalom modalitatean, zilarrezko domina eskuratu du Landgraafeko (Herbeereak) Munduko Kopan.

Lasterketako garaileak, Monika Kotzian poloniarrak, segundo bat baino gutxiagoko aldea atera dio getariarrari. Hark 43,71 segundo behar izan ditu helmugara iristeko, Idiakezek, berriz, 44,33. Hirugarren sailkatua Kiana Clay estatubatuarra izan da.

Joan den denboraldian, Idiakezek oso emaitza onak lortu zituen eta sasoi berriari ere halaxe ekin dio. Besteak beste, Pyhako (Finlandia) Munduko Kopa irabazi zuen eta zilarrezko bi domina eskuratu zituen Coleren (Italia). Horrez gain, bere kategoriako kirolari onenaren Kristalezko Globoa jaso eta Espainiako Txapelketako garaipena lortu zituen.

Argazkia: FEDDF

 

Lotutako albisteak: