Creu de Sant Jordi Katalunian urtero ematen den ohorezko domina bat da; hain justu, Kataluniako Generalitateak eman ohi duen sari gorena. Aurten, 20 lagun eta 10 erakunderi emango diote, tartean, hezkuntza arloan egindako lanaren ordainetan, Isabel Etxeberria Gorritiri.

Generalitateko Kultura Sailetik azaldu dutenez, saria ematearen arrazoia honakoxea izan da: “1943an, Llançàko eskolara iritsi zenean ekin zion lan temati pertsonalari esker, gure herriari pedagogia propioa eta irakaskuntza sistema sendoa emateko egin zuen lana aintzatesteko”.

Joan den urtean, Getariako Udalak ere egin zion aitortza Etxeberriari; hain zuzen, Kataluniako Llançà herrian, bere bizilekuan. ARTZAPE ere bertan izan zen eta erreportaje bat ere egin zion andereñoari. Etxeberria 1915. urtean jaio zen Donostian eta bere bizitza osoan irakasle modura aritu izan da lanean. Bigarren Errepublika garaian, zehazki 1937ko irailaren 11n hasi eta hiru urtetan zehar, Getariako arrantzaleen kofradian zegoen eskolako irakaslea izan zen.

 

Lotutako albisteak: