Atzo amaitu zen Egunean Behin jokoko zortzigarren denboraldia eta beste behin, Iruene izan da irabazlea. Azkenengo astean, 558,65 punturekin lortu du sailkapeneko lehenengo postua; denboraldiko puntuaziorik altuena, ordea, aurreko astean lortu zuen. Aste horretan, hain justu, 569,70 puntu eskuratu zituen, horri esker lortu du denboraldiko urrezko domina.

Denboraldiko sailkapenari erreparatuz gero, 2.789,66 punturekin Iruene dago lidertzan. Bigarrena, 2.605,78 punturekin, Kajutei eta hirugarren Oier IA, 2.605,78 punturekin.

Ostegunean, finala

Joan den sasoian bezala, oraingoan ere ETB1en eta zuzenean egingo da final handia. 21:00etan hasita, datorren ostegunean izango da.

 

Lotutako albisteak: