Asteburuan, Pyhän (Finlandia) jokatutako Munduko Kopako bi probatan parte hartu du Irati Idiakez snowboarderrak. Bordercross modalitatean lehiatutako lasterketak izan dira eta bere kategorian, bigarren postua lortu du, Monika Kotzian poloniarraren atzetik. Iaz, proba berean, urrezko domina lortu zuen Idiakezek. 

Denboraldiari indartsu ekin dio Getariako snowboarderrak. Aurreko asteburuan, sasoi berriari hasiera emanez, Munduko Kopako bi proba jokatu zituen Herbehereetan eta bietan zilarrezko domina eskuratu zuen. Lanean jarraitu beharko du getariarrak, datozen hilabeteetan lehiaketa ugari baititu. Bere hurrengo hitzordua Austrian izango du.

Argazkia: CDIA

Lotutako albisteak: