Getariako Udalak eta Gure Txeru Elkarteak antolatuta, datorren hilaren 9an, igandean, binakako bi pilota partida egingo dira Getarian. 17:00etan hasita, Getariako Sahatsaga Kiroldegian egingo da kirol ikuskizuna. Dagoeneko, turismo bulegoan salgai daude partidarako sarrerak. Horrez gain, entradasfronton.com atariaren bitartez, internetetik ere eros daitezke.

Lehenengo partidan, promozioko binakako txapelketa jokatuko da. Kantxa barruan, ondorengo pilotariak arituko dira norgehiagokan: Alberdi-Uriondo vs. Zubizarreta III-Eskiroz. Bigarrenean, berriz, EPELen (Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia) binakako txapelketa lehiatuko dute bi bikote hauek: Urrutikoetxea-Aranguren vs. Peña II-Albisu. Bi partidak ETB1en ere ikusi ahal izango dira.