Osasun egoeraren ondorioz aurreko urtean Getaiko Gazte Asanbladak ez zuen pala txapelketa mixtorik antolatu. Aurten urtarrilaren 8an, larunbata, egingo da bosgarren edizioa. Parte hartzaileek 09:00etan agertu beharko dute herriko frontoira.

Izena emateko epea urtarrilaren 7a arte egongo da zabalik, horretarako, 688 606 865 telefono zenbakira deitu beharko da (Itsaso). Bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu.