Artzape Euskara Elkarteko bazkide agurgarri hori:

Urte berriarekin batera, Artzapetik mesede bat eskatu nahi dizuegu. Etxebizitzaz aldatu bazara edota laister aldatzeko asmoa baduzu, helbide berria helaraztea eskatzen dizuegu, mesedez. Aldizkaria behar den lekura iritsi dadin, helbide egokia jakitea ezinbestekoa baita guretzat.

Era berean, beste daturen bat aldatu baduzue (izen-abizenak, kontu korrontea…) adieraztea eskertuko genizueke. Horretarako bideak info@artzape.eus posta elektronikoa edota 688 71 66 09 telefono zenbakia dira.

Besterik gabe, eskerrik asko urte guztian zehar gure alboan egoteagatik eta gurea bezalako herri proiektu bat babesteagatik.

Ondo amaitu 2021a eta hobeto hasi urte berria!