Osasun Sailaren txostenaren arabera, joan den ostegunaz geroztik, 55 COVID kasu zenbatu ditu Osakidetzak Getarian. Positibo gehien ostiralean identifikatu ziren; hain justu, 32 positibo. Hala, intzidentzia-tasak goranzko joerari eusten dio eta gaur-gaurkoz, 8.339an kokatu da.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 18.766 PCR eta antigeno test egin eta 7.791 positibo atzeman zituzten atzo –bezperan baino 4.368 proba eta 1.568 positibo gutxiago–. Koronabirusaren hedapenak ez du etenik; dagoeneko, EAEko intzidentzia-tasa 6.601ean ezarri da.

Erietxeetako presioak ere gorantza jarraitzen du. Gela arruntetan, 796 gaixo daude koronabirusak jota, aurreko egunean baino 60 lagun gehiego; ZIUetan, berriz, 142, bezperan baino bost gehiago.