Urtero lez, San Anton Egunaren bueltan bertso-saioa egingo da Getarian. Hain justu, datorren igandean, urtarrilaren 16an, 18:30ean hasita Cristobal Balenciaga Museoan. Sei bertsolari hauexek arituko dira oholtza gainean kantuan: Saioa Alkaiza, Etxahun Lekue, Miren Artetxe, Jone Uria, Agin Laburu eta Danel Olano. Azken hori, Uxune Areizaga gai-jartzailearekin batera, izango dira saioan parte hartuko duten getariarrak.

Sarrerak dagoeneko erosgai daude, hamar eurotan, turismo bulegoan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edukiera mugatuta egongo da.