Getariako Txakolinak ARTZAPEri baieztatu dionez, pandemia egoera tarteko, datorren astelehenerako aurreikusi zitekeen 2021eko uztaren aurkezpena ez da egingo. “Ez dugu ezer egingo. Lehengo urtean Cristobal Balenciaga Museoan egin zen, baina aurten, berriro ere hori egiteak ez dauka zentzurik”, azaldu dute Getariako Txakolinak Jatorrizko Deiturako ordezkariek.

Aurrera begira, ordea, zerbait egitea gustatuko litzaiekela argitu dute: “Gero, egoera pixka bat hobetzen denean, zerbait egiteko asmoa badago. Hala ere, oraindik, ez dakigu zer”.