Urtarrilaren 31n hasiko da Hazilan proiektuaren 13. edizioa. Hargatik, egitasmoari buruzko xehetasunak emateko, informazio saioa antolatu dute datorren ostegunean, urtarrilaren 20an, 11:00etan. Hitzordua Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz) izango da, eta aurrez izena eman behar da galdetegi bat beteta.

Hazilan programa 20-44 urte dituzten pertsonei eta goi mailako ikasketadunei bideratuta dago. Haiei laneratzea erraztea edota lan aukerak hobetzea du helburu. Horretarako, hiru fase bereizten dira proiektuan: Aktibatu, Prestatu eta Kokatu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik ere eman daiteke izena egitasmoaren hurrengo edizioan; izen-ematea elkartearen egoitza elektronikoan egin behar da.

 

Argazkia: Urola Kostako Udal Elkartea.

 

Lotutako albisteak: